XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDUKIA ETA ERABILERA

Eduki eta garrantzi desberdineko lau alor dira liburu honetako argibidearen muina batzen dutenak: 1. Minusbaliotasun alorrean diharduten erakunde publikoen berezitasun, funtzio eta ekintza espezifikorik nabarmenen deskribapen arin bat.

2. Egon dauden elkarte-, diagnostiko- eta dokumentazio-zerbitzu desberdinen aurkezpena.

3. Balio-urrituen biztanleriarentzako zerbitzuen zenbaketa eta deskribapen zehatza.

Zerbitzuok, Aurkitegiaren erabilera errazagoa izan dadin, erizpide hauen arabera ordenatu dira: a) Lehenengo eta behin banaketa geografiko bat dago, zentruak sailkatuta daudelarik Lurralde Historiko, eskualde geografiko eta udalerria kokatzen diren arabera.

Oinarrizko antolaketa-unitatea eskualde geografikoa da.

Eskualde bakoitzaren zentruen deskribapena kokaturik dauden udalerriaren arabera egiten da.

b) Bigarrenez, erizpide geografikoa sailkapen batekin konbinatzen da zerbitzu-moeta kontutan harturik.

Horrela, udalerri bakoitzaren barruan, zerbitzuak zentru-moetaren arabera antolatzen dira (heziketa-, lan-, egoitza-, asti libreko zentruak, etab.).

Antolaketa-erizpide hauek kontutan harturik, argibidearen bilakera udalerriaren perspektibatik eratzen da, beraiei buruzko zerrendak alfabetoaren arabera ipiniz.

Zerrendotan zera aurki daiteke: alde batetik dagokion eskualdeko laburpen-mapara bidaltzen duen orrialdea eta, bestetik udal-eremuko zentruak deskribatzen diren orrialdeak.

Zerbitzu arloetan batez ere mugatzen diren kasuez gogoratuz, zerrenda orokor bat aurkezten da, zerbitzu moetaren arabera; honi esker aurki daiteke bilatzen den.